• Sarrera
  •  > Aktualitatea
  •  > Caroline Phillips Garapen kontseiluko lehendakari berria izanen da !

  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

23.02.15 Caroline Phillips Garapen kontseiluko lehendakari berria izanen da !

Otsailaren 23an Zuzendaritza batzordeak, Caroline Phillips anderea izendatu du Ipar Euskal Herriko Garapen kontseiluko lehendakari.

2008tik elkarteko bulegoan sartua, Phillips lehendakari ardura beteko duen lehen emaztea da. Enpresa nagusi (Phillips Internet Communication, Izarbel - Bidarte), kantari, musikari, Caroline Phillips aspaldik inplikatua da Garapen kontseiluko lanetan, Pertsonalitate adituen kolegioan izendatua izan zenetik bereziki. Bi kargualdi (2008-2015) eraman dituen Jean-Baptiste Etcheto jaunari lekukoa hartzen dio egituraren buru.

 

 

Zuzendaritza batzordea, gertakariaz baliatu da datozen hiru urteetan (2015-2018) Lehendakari berria inguratuko duen bulegoaren bozkatzeko. Osaketa honakoa izanen da : Paxkal Indo, Françoise Pautrizel, Frédérique Harivongs eta Jean-Michel Larrasquet.

 

Caroline Phillips anderearen aurkezpena deskargatu.

Bulego berriaren aurkezpena deskargatu.

 

< berri zerrendarat itzuli