• Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

15.02.16 Ondare naturala Garapen kontseiluaren 2016ko menuan !

Otsailaren 4an, Biarritzeko Ozeanoaren hirian, Garapen kontseiluak ondare naturalaren diagnostiko bat aurkeztu du Zuzendaritza batzordearen kari. Garapen kontseiluko kideek datorren martxoaren 31 arte dute lan honi heien ekarpena gehitzeko, jakinez apirila bukaeran Iritzia ekoiztua izanen dela.

Ozeanoaren hiriaren zuzendari eta Garapen kontseiluko lehendakari orde den Françoise Pautrizelek, ondare naturalaren inguruko gogoetak animatzen ditu Garapen kontseiluaren baitan, Olivier Clément, INRAko ikerlari ohiarekin batera.

 

50 bat eragilek, Ondare naturalaren egoera eta garapen proposamen konkretuak landu dituzte. Otsailaren 4an aurkeztutako lan horrek, Garapen kontseiluren Iritzia elikatuko du, elkarteko gainerateko kideek eta gaiaz interestuak diren beste edozein pertsonak egin dezakeen bezala, haien ekarpena helaraziz. Iritzien egituratze prozesu berri honek, partehartzaileagoa izan nahi du, gizarte zibila ahalik eta gehien inplikatzeko gai ezberdinetan.

Gaualdi hortan berean, Garapen kontseiluak 2016 urterako bere jarduera egitaraua adostu du.

< berri zerrendarat itzuli