• Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

12.02.18 2018 : 2 deliberamendu, lanak, foro 1 !

2018 urte hastapen honek etapa berria dakarkio Euskal Herriko Garapen Kontseiluari (EHGK).


Iragan urtarrilaren 13an, Hirigune Elkargoaren hautetsiek EHGKari buruzko bi deliberamendu bozkatu zituzten aho batez. Bi deliberamendu horiek baieztatzen dute Euskal Hirigune Elkargoak Euskal Herriko Garapen Kontseilua duela kontuan «garapenaren aholkularia» izan dakion.


Horretarako, Garapen Kontseiluak bere estatutuen eta gobernantzaren erreformatzeari ekinen dio, NOTRe Legeak eta Berdintasun eta Herritartasunaren gaineko Legeak ezarri esparrura egokitzeko. Heldu den udaberrian, kontseiluaren osaera aldatzeko hautagaitza deialdia eginen da.


Une honetan bertan jadanik ari da Euskal Herriko Garapen Kontseilua, han-hemen, egiteko zenbaitetan Euskal Elkargoarekin, batez ere gizarte zibilak Elkargo proiektuari buruz duen iritziaren gainean.


Eztabaida bati leku egin asmoz, foro publikoa eginen da martxoaren 28an, Baionan, kontseilukideekin, herritarrekin eta hautetsiekin.

7. deliberamendua - 2018/01/13ko Elkargoko kontseilua

8. delibermendua - 2018/01/13ko Elkargoko kontseilua

< berri zerrendarat itzuli