• Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

20.11.14 EHGK Frantziako Garapen kontseiluen topaketetan

Topaketak Plaine Commune herrian iraganen dira azaroaren 24 eta 25ean. Gertakariak bere 11. alea ospatzen duela, Garapen kontseiluko ordezkari izanen da bertan  Caroline Phillips Lehendakari ordea.

Edizio berri honen kari, aipagai nagusia Garapen kontseiluen egoera izanen da, batez ere azken herri hauteskundeek eragindako aldaketei eta lurralde erreformari begira. Topaketa horien anbizioa, ordezkaritzaren bitarteko demokrazia eta demokrazia partehartzailearen arteko harreman berrien eraikitzea izanen da.

Eztabaida horrek zuzenki hunkitzen du Euskal Herriko Garapen kontseilua, jakinez lurralde gobernantzaren inguruko erabakiak bere bilakaera baldintzatuko duela : otsailan lekukoa hartuko duen talde berriaren gai zentrala izanen da dudarik gabe...

Ikus Frantziako Garapen kontseiluen koordinaketaren webgunea

< berri zerrendarat itzuli