• Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

20.07.17 EHGK urre meatze proiektuaren kontra !

Duela urte bat baino gehiago, urre meatze proiektuaz asaldatu zen Euskal Herriko Garapen kontseilua. (ik. gehiagerrietan den SUDMINE-i zuzendatuta Lehendakariaren gutuna)

Kanboko inguruan den 126km2-ko lurralde batean « Permis Exclusif de Recherche de mines d’or et de substances connexes »eskatu du SUDMINE-k. « PER de Kanbo » deitzen da eta 3 urterako eskatua izan da.
Perimetroak 11 udal integratzen ditu : Ainhoa, Kanbo, Ezpeleta, Haltsu, Itsasu, Jatsu, Larresoro, Senpere, Sara, Zuraide, Uztaritze.  

Gaur, biztanleen, elkarteen eta hautetsien artean zinezko gehiengoa aurka izanik ere, ez diote proiektuari uko egin. 

EHGK-ko kide guztiak parte hartzera eta kontra/alde agertzera gomitatuak izan ziren. Ekarpen egileen artean, hiru Ganberetako ordezkariak proiektuaren kontra agertu dira.
2017ko agorrilaren 11n, hunkiak diren Ministerioei, Bruno LE MAIRE jauna Ekonomia eta Finantza Ministro eta Nicolas HULOT jauna Ekologia eta Elkartasunezko trantsiziorako Ministro, gutun bana igorri die Caroline PHILLIPSek; gizarte zibilaren iritzia transmititzeko eta elkarrizketa bat eskatzeko.

Erantzunik ez baita izan, Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak manifestatzeko herritarraren ekimena (irailaren 16an, larunbatarekin, arratsaldeko 4:00etan, Baionan) sustengatzen du.  

 

 Deskagartu hemen klikatuz :

LE MAIRE jaunaren kabinetaren erantzuna (2017/09/14)

LE MAIRE jaunari, Ekonomia eta Finantza Ministroa, zuzenduta gutuna (2017/08/11)
HULOT jaunari, Ekologia eta Elkartasunezko trantsiziorako Ministroa, zuzenduta gutuna (2017/08/11)
Proiektuaren egoeraz oharpena (2017/07/20)
CCI-ko iritzi gutuna (2017/06/27)
CCM-ko iritzi gutuna (2017/06/23)
CCA-ko iritzi gutuna (2017/06/27)
Caroline PHILLIPS-en SudMine-i zuzendatuta gutuna (2016/05/29)  

 

ARGAZKIA : Mine d'or à ciel ouvert de Salsigne (France) 10 ans après sa fermeture (source : www.orpaillage.fr)

 

< berri zerrendarat itzuli