• Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

02.08.16 Garapen kontseilua etorkizunaren gogoetatzen

Ekainaren 30eko Zuzendaritza batzordean, bulegoak iragarri zuen gogoeta zabal baten hasiera, Garapen kontseiluaren errola zein izan daitekeen aztertzeko, Euskal Hirigune elkargoaren ondoan 2017tik goiti. bilkura horren kari, 2015eko bilanak (morala eta diruarena) baieztatuak izan dira.

2017ko urtarrilaren 1ean, Euskal Hirigune elkargoaren sorrerak lurraldearen antolaketa politikoa sokonki moldatuko eta horrekin batera, tokiko hautetsien eta gizarte zibilaren arteko harremanak ere.

Alabaina, NOTRe legeak herriarteko elkargo berrien sorrera eragin duen bitartean, Garapen kontseiluen errola eta eginbeharrak berriz definitu ditu ere.

Hortarako, Euskal Herriko Garapen kontseiluak gogoeta baten abiatzea erabaki du, biharko hirigunearen ondoan Garapen kontseiluaren bilakaera irudikatzen hasteko, bere 20 urteko esperientzian oinarrituz : hautetsiekin batera lanean, lurraldearen garapenaren alde.

Euskal Herriko Garapen kontseiluko kideak eztabaida honi heien ekarpenaren egitera gomitatuak dira hemendik irailaren erdira. Horrez gain, bulegoak jakinarazi du gogoeta luzatuko dela abnedua arte hainbat hitzordu partehartzaileren inguruan.

< berri zerrendarat itzuli