20.11.14 Hautetsien kontseilua barnekaldeko Posta eta zerbitzu publikoen gaiaz jabetzen da
Azken hilabeteetan, Posta bulegoen desagertzearen arrengura azkartzen da barnekaldean. Herri ezberdinek Hautetsien kontseiluari dei egin diote zerbait egin dezan. Kezka horrek, barnekaldeko zerbitzu publikoen egoeraren inguruko eztabaida argiki idekitzen du.
Urriaren 27ko administrazio kontseiluan, Hautetsien kontseiluak Ipar Euskal Herrian Postak duen presentziari buruzko lanketa baten bideratzea erabaki du, Departamenduko posta presentziaren komisioa eta Postaren ordezkariak lurraldearen hitza entzunarazteko helburuarekin.
Ber mementuan, kontseiluak adierazi nahi izan du, zerbitzu publikoen eskemaren berritzea helburutzat lukeen animazio bat eraman nahi duela (lurralde kontratu berriaren bidez).