• Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

23.06.17 Hautetsien kontseiluak lekukoa pasatzen du

Hautetsien kontseiluko Biltzar nagusia azken aldikotz bildu da 2017ko ekainaren 23an ostiralez. Bere bilan morala eta ekonomikoa bozkaturik, elkarteak bere desegitea adostu du, 22 urtez ipar Euskal Herriaren garapen eta antolaketaren zerbitzuko ekin ondoan. Euskal Hirigune Elkargoak beregain hartu ditu Hautetsien kontseiluaren egitekoak, jarduerak eta langileak.

Biltzar nagusia egun hortaz baliatu da Jean-Jacques LASSERRE, Alain LAMASSOURE eta Jean-René ETCHEGARAY lehendakarien eskertzeko, haien engaiamenduarentzat elkartearen eta lurraldearen alde.

Bukatzeko, biltzarrak Battitta BOLOQUY behar bezala zoriondu nahi izan du, merezitako erretreta hartzeko ordua heldu zaiolako, 20 urtez Garapen eta Hautetsien kontseiluan zuzendaritza karguak bete ondoan, lurraldearen urraspidea hasieratik Euskal elkargoaren sorreraraino, ezin hurbilagotik bizi izan duelarik.

< berri zerrendarat itzuli