10.07.15 Hautetsien kontseilua Ekologia ministeritzan energia positibodun lurraldeen hitzarmena izenpetzeko !
Uztailaren 7an, Sylviane Alaux (Hautetsien kontseiluko erreferentea), Dominique Boscq (Soule-Xiberoa herri elkargoko lehendakaria) eta Pierre Eyherabide (Garazi-Baigorri Herri elkargoko lehendakari ordea) Parisen ziren, Ségolène Royal Miistroak gomitaturik, "energia positibodun lurraldeen" hitzarmena izenpetzeko.
Hitzarmen honek Ipar Euskal Herriko 3 lurraldeek transizio ekologikoaren alde aurkeztu dituzten proiektuen bideratzeko finantzamenduak finkatzen ditu besteak beste ; hala nola, lurralde bakoitzak 500000€.
Oroitgarritzat, joan den otsailan Ipar Euskal Herriko 3 hautagaitzek proiektu deialdia gainditu zuten.
Informazio gehiago :