• Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

13.10.16 Leader Euskal Mendia programa abiatu da !

Urriaren 7an, ostiralez, ehun bat tokiko eragile, hautetsi, elkarte ordezkari eta partaide publiko bildu dira Bidarrain goizeko 11etan, Hautetsien kontseiluak kudeatzen duen Leader Euskal mendia programa berriaren estrenatzeko.

Dena prest da fase konkretuan sartzeko eta hortarako, lurraldeak europatik 1,6 milioi euro eskutan ukanen ditu Leader estrategian kokatzen diren proiektuen laguntzeko, 2020 urtea arte. Leader programazio komiteak 13 proiektu jada aztertuak ditu printzipiozko baieztapena emanez.

Oroitgarritzat, Leader Europar batasunak bideratutako programa bat da, laborantxa zonaldeetan garatzen diren proiektu berritzaileen diruztatzeko.

ipar Euskal Herrian, programa berritua izan da 2014-2020 denboraldirako, tokiko eragileek Euskal mendiaren aldeko proiektuak bideratzen segitu ahal izateko, aintzineko programaren (2007-2013) dinamikaren bidetik.

Prentsa txostena deskargatu (fr)

Leader programaren eskuorria deskargatu (fr)

www.leader.lurraldea.com webgunea bisitatu (fr)

< berri zerrendarat itzuli