• Sarrera
  •  > Sarea 21 : eragileen sarea eta garapen iraunkor egitasmoak Ipar Euskal herrian

Sarea 21 : eragileen sarea eta garapen iraunkor egitasmoak Ipar Euskal herrian

  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte
1ère rencontre Sarea 21-06 janvier 2011

Euskal Herria lurralde Kontratuko 7.1 operazioaren baitan, Euskal Herriko garapen Kontseilua / hautetsien Kontseilua erabilgailuak, agenda 21 edo lurraldean garapen iraunkor urraspidez arduratzen diren teknikariak biltzen dituen garapen iraunkorreko lurralde Batzorde bat animatzen du. Honekin batera, garapen iraunkorrari sentsibilizazio/formakuntza ekintzak burutuak dira lurraldeko beste eragile batzuengan (tokiko hautetsiak, teknikariak, arduradun ekonomiko eta sozialak...) AFNOR-ekin partaidetzan. Garapen iraunkorrari buruzko eragile eta egitasmo sare bat gero eta gehiago osatzen ari da Euskal Herrian: « SAREA » eta  « 21 » XXI. mendeari, Rioko eta agenda 21-etako helburuei erreferentzia egiteko.

 

 

 

Garapen iraunkorreko lurralde batzordea

Garapen iraunkorreko lurralde batzordea

Garapen iraunkorreko lurralde Batzordeak, garapen iraunkor arazoetan adituak diren Euskal Herriko teknikari zonbait biltzen ditu. Elkartrukatze eta jakintasun gune bat da eta ondokoa du xede:

  • Jakintza, zaintza eta informazio, sare... tresnak partekatzea (GI baliabide Zentroko animazioarekin); baina ere esperientzia interesgarriak, lurraldeko edo kanpoko praktika onak... identifikatu eta balioztatzea…
  • Tokian bereko bisitak, lan azpi-taldeak (agertuko den adibidea: adierazleez) edo lurraldeko eragileei (ik. ondokoa) irekiak diren gai batzuen inguruko topaketak (kanpoko esku-hartzaileekin) eragin ditzaketen denen intereseko gai batzuei buruz ikasi edo formatu.

Lurralde mailako hedatze, lurraldeko beste eragileekiko sareratze, hauenganako sostengu betebehar... lan hau ere, aginte honen helburu garrantzitsu bat da.

 

Gaur egun GI lurralde Batzordea osatzen dutenen zerrenda jeitsi

 

Ondoko webguneetara heltzeko:

Baionako Agenda 21

Miarritzeko Agenda 21

Angeluko Agenda 21

 

 

Garapen iraunkorrari buruzko topaketa tematikoak

Garapen iraunkorrari buruzko topaketa tematikoak

Sarea 21 - 12 mai 2011 à Hasparren

Garapen iraunkorreko lurralde Batzordeak abiaturik, jardunaldi bereziak antolatuak dira lurraldeko beste eragile batzuk interesa ditzaketen gai batzuei argitze zehatz bat ekartzeko. « Topaketa tematiko » hauei esker, egun erdi batez gai zehatz baten itzulia egiten ahal da, esperientzia konkretu batzuk azalduz edo aditu batzuen esku hartzeari esker. Ondoren, kapitalizatzen dira internet orri honetan linean jarriak diren publiko guziek eskura ditzaketen fitxa praktiko eta dokumentu baliabide desberdin batzuen bitartez.

Sarea 21eko lehen topaketa tematikoa 2011ko urtarrilaren 6an gertatu da, jantegi kolektiboak eta zirkuitu laburrak gaiaren inguruan eta tokian bereko bisitak eginez (SCIC Eole Tarnosen, Garroko bio plataforma Lekornen).

Sarea 21eko bigarren topaketa Maiatzaren 12an burutu da Hazparneko Zerbitzu Publikoen Etxean. « Eko-ardura edo nola ekin tokiko mailan garapen iraunkor baten alde »  gaiari eskainia zitzaion saioak hogoita hamar bat partehartzaileak ekarrarazi ditu. Horrela, nola engaiatzen ahal da epe luzera urraspide eko-arduradun batean ingurumenean diren eraginak mugatuz, eta, aldi berean barne ibilmolde propioan ekinez, herri ttipia, elkartea edo eskola bat garelarik. Adibide konkretuen bitartez, laguntza tresna eta urraspideak aurkeztuak izan dira. Xehetasun gehiago lortzeko, azpi honetan esku-hartzaile desberdinen aurkezpenei sarbide bat.

Joan den maiatzaren 30ean, Garroko bisita antolatua izan da Lekornen. Lekorne herriak Hazparne Eskualdeko Herri Elkargoa, BLE elkarteak, eta lurraldeko beste sektore batzuk Garro eremua berpiztu nahi izan dute, ardatz desberdin batzuen inguruan berriz antolatuz: agribiologiari besteak beste eskainia zaion garapen iraunkor polo bat, formakuntza, pedagogia zentro bat, baliabide zentro bat eta jarduera zentro bat. Hogoita hamar bat parte hartzaile bildu da horrela Lekorneko Herriko etxean egitasmoaren aurkezteko. Aurkezpenaren ondotik, berotegi eta laboreen bisita komentatua egina izan da.

Beste topaketa batzuk antolatuak izanen dira gai desberdinen inguruan heldu diren hilabeteetan, besteak beste agenda 21en aplikazioak mikro-tokiko mailan (nola egin herri ttipi batean, elkarte batean, eskola batean... ?).

 

Zirkuitu laburrak/jantegi kolektiboak gaiaz + jakiteko :

› 1. Fitxa praktikoa: jantegi kolektiboak eta zirkuitu laburrak

Aurkezpena BLE-ren eskutik (Biharko Lurraren Elkartea)

Baiona Hiriaren aurkezpena

PQA/AHA-ren aurkezpena (Pays et Quartiers d'Aquitaine/Akitaniako Herrialde eta Auzotegiak)

› EOLE – 2011ko apirilaren 26ko tokian tokiko bisitaren bilduma

PQA/AHA – Hurbileko laborantza, zirkuitu laburrak

› Garro Eremua - 2011ko maiatzaren 30eko tokian tokiko bisitaren bilduma

 

 

Eko-ardura gaiaz + jakiteko :

Kolektibitateetako eko-ardura - ARPE Midi-Pyrénées

GRAINE Akitania sarea

Saint Bernard: gerorako eko-eskola

Eko-ardura: Lannemezan herriaren ekimena

Eko-eskola

› 2. Fitxa praktikoa: eko-ardura kolektibitateetan

 

 

Lurraldeko eragileen sentsibilizazio/formakuntza eta tokiko aginteei sostengu programa

Lurraldeko eragileen sentsibilizazio/formakuntza eta tokiko aginteei sostengu programa

Garapen Kontseiluak eta hautetsien Kontseiluak hitzarmen bat izenpetu dute 2010eko ekainean AFNOR-ekin sentsibilizazio/formakuntza eta gaitasun hedapen ziklo bat garatzeko Euskal Herriko eragile eta tokiko aginteengan. Ondoko programa aurreikusia da:

  • Garapen iraunkorrari mailaz mailako formakuntza ziklo bat (sentsibilizaziotik ekintza gidaritza tresnen menperatzeraino) hautetsi, teknikari, ekonomia, sozial, kultur... arloetako erabakitzaileentzat.
  • Erabilgailu bat aginteentzat, lehen diagnostiko bat eramateko gisan.

Hori guzia urririk eskainia da, Estatua (DREAL), Akitania Eskualdeko Kontseilua eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu orokorraren sostenguarekin. Eskaera 5 aste lehenago bederen egin behar da.

 

Telekargatu :

1. Ekintzaren aurkezpena: sentsibilizazio/formakuntza zikloa

2. Ekintzaren aurkezpena: aginteak aurre-diagnostikoa