Euskal herria 2010

  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

1992an, eragile sozio-profesional eta politiko anitzek lurralde-garapen urraspide original baten aldeko engaiamendua hartu zuten. "Euskal Herria 2010" izeneko urraspide hori frantziar estatuak eta lurraldeko egiturek bultzatu zuten. Lurraldeko egoeraren diagnostiko sakon eta partekatutik abiatuta, urratsez urrats, 2010erako komeni liratekeen bilakaerak finkatu zituen "proiektua" abian jarri zen.

Orduan, bi egitura sortu ziren, lurraldeko indarrak elkartzeko: Euskal Herriko garapen kontseilua 1994an, eta Euskal Herriko hautetsien kontseilua 1995ean. 1997an, bi egitura horiek Antolaketa eta Garapen eskema sortu zuten; bertan, hautatu beharreko norabide estrategikoak eta horiek gauzatzeko lanak zehaztu zituzten. 1997tik goiti, Hautetsien kontseiluak, Garapen kontseiluarekin lankidetzan, hainbat negoziazio izan zituen Eskema hori biziarazteko.

Hainbat deklinabide partzialen ondotik (1997ko abenduko Ciadt-aren garapen hitzarmena, Leader 2 Europako egitasmoa, garapenerako herri egitasmoak), Antolaketa eskemako ekintza gehienak Euskal Herriko hitzarmen berezian bildu ziren. Hitzarmen horretan, Frantziar estatuak, Akitaniako eskualdeak eta Pirinio Atlantikoetako departamenduak Ipar Euskal Herriko eragileek hautatutako proiektuak abian jartzeko finantza engaiamendua hartu zutela baieztatu zuten. 2001etik 2006ra, Hitzarmen bereziko 57 ekintzak bederatzi gairen inguruan antolatu ziren: hizkuntza politika, kultura, ingurumena, laborantza, arrantza, industria eta lanbide eziketa, turismoa, azpiegiturak eta hirigintza, mugaz gaindiko lankidetza; guztira, 364 milioi euroko kostua izan zen.

Xehetasun gehiagorentzat

Ondoko orria kontsulta ezazu : Euskal herria 2010etik Euskal herria 2020ra