Euskal herria 2020

  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

"Euskal herria 2020" txostenaren jeisteko, klikatu hemen. Bertan, "Euskal herria 2020" urraspidearen lanen emaitzak aurkituko dituzu : oroitzapen historikoa, diagnostiko prospektiboa, proiektu estrategikoa...

2005ean, Hautetsien kontseiluak eta Garapen kontseiluak erabakitzen dute tokiko eragile guztiak beste behin mobilizatzea, lurralde proiektuaren eguneratzeko helburuarekin. Estatuarekin, Eskualdearekin eta Departamenduarekin batera, urraspide berri bat abian jartzen da : "Euskal Herria 2020".

Lurralde-proiektua hiru printzipio nagusi hauetan oinarritzen da :

  • Ipar Euskal Herriko garapen iraunkorra sustatzea
  • lurralde-elkarrekikotasuna, hau da, lurraldeen arteko kohesioa eta elkartasuna gauzatzea
  • lehia handiko mugaz gaindiko elkarlana garatzea

Hausnarketa parte hartzaileak, lehentasuna 4 gai nagusietan oinarritzen du :

  • ekonomia eta gaitasunen garapena
  • goi-mailako hezkuntzaren eta ikerketaren potentziala sendotzea
  • garraio-azpiegituren eta mugikortasunaren kudeaketaren geroa
  • osasun eta gizarte politiken koherentzia.

Kontzertazio zabala

2005eko uztailetik 2006ko azarora, kontzertazio modu desberdinak finkatuak izan dira lurraldeko diagnostikoaren egiteko, mila pertsona inguru mobilizatuz. Bi kontseiluak, 4 tailer tematikoen, 5 forumen eta gazte taldearen animazioaz arduratu dira. Bertze eragile publikoei lurralde proiektuaren eraikitze lanetan laguntza galdegina izan zaie. Haiek, ondotik, tokiko eragileen sareak mobilizatu dituzte.

Lurralde proiektu berri bat

2006ko abenduaren 9an, Euskal herriko hautetsien kontseiluak eta garapen kontseiluak, Lurralde proiektuaren ardatz nagusiak (gauzatze aurreko estrategia eta egitaraua) onartu dituzte. Proiektu hau « Tokiko Agenda 21 » gisa izendatu du 2007ko otsailaren 9an garapen iraunkorrerako ministeritzarteko ordezkariak.

> Agenda21i buruz xehetasun gehiagorentzat

 

Proiektutik... Lurralde kontratura

2007an, gauzatze aurreko egitaraua aberastua izan da : operazio bakoitza teknikoki aztertua izan da proiektu eramaileekin eta gero Estaduko, Eskualde Kontseiluko eta Kontseilu orokorreko zerbitzuekin.
Azkenean, 2008ko otsailaren 14ean, ministeritzarteko biltzarrak Estaduaren engaiamendua finkatu du.

Behin betiko egitaraua - hau da Lurralde kontratuaren mamia - Pirinio-AtlantikoetakoKontseilu orokorrak eta Akitaniako Eskualde kontseiluak bozkatu dute, lehenak 2008ko maiatzaren 30ean eta besteak 2008 ekainaren 23an. Azkenik, hiru kideek (Estaduak, Eskualdeak, Departamenduak) ofizialki izenpetu dute 2008ko irailaren 8an.