Ipar Euskal Herria, laburki

  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

Lurraldea

  • 290 000 biztanle inguru 2008an.
  • zabalera : 2967 km² .
  • 158 herri hiru probintzietan banatuak : Lapurdi, Baxe-Nafarroa eta Xiberoa
  • 2 hiri-elkargo :
    • Euskal kosta - Aturri hirigunea (Baiona - Angelu - Miarritze - Bocale - Bidarte)
    • Hego lapurdiko hirigunea (Ahetze - Ainhoa - Arbona - Azkaine - Biriatu - Ziburu - Getaria - Hendaia - Donibane Lohizune - Senpere - sara - Urruña)
  • 8 herri-elkargo : Amikuze, Bidaxuneko lurraldea, Garazi-Baigorri, Hazparneko lurraldea, Iholdi-Oztibarre, Errobi-Aturri, Xiberoa, Errobi.
Hemen klikatu karta ikusteko
Hemen klikatu karta ikusteko

Euro-eskualde baten erdian kokatzen den lurralde bat

  • Mugaz-gaindiko kokapen estrategikoa (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako foru erkidegoarekin)
  • Europa ipar eta hego arteko truke eremuaren pasagune nagusienetako bat : 52 milioi tona salgai (errepidetik eta trenbidetik), zamaketagune europear bat (600 000 tona trenbide/bide modutik)
  • Baionako portua : Frantziako 9. portua, eskualdeko ekonomiaren zerbitzurako (4 milioi tona salgai)

Baieztatua den kultur nortasuna

  • euskararekiko interesa berpiztu da eta eredu elebidunean eta euskara hutseko ereduan eskolaratuak diren haurren kopurua nabarmen handitu da (ama eskolen %37a)
  • botere publikoek adostutako hizkuntza politika bat abian jarri da Euskararen erakunde publikoaren (EEP) laguntzaz
  • kultur ondare aberats bat, kultur elkarte eta artista ugari, batez ere Euskal kultur erakundearen inguruan
  • sorkuntza eta hedapen-eremuen sarea antolatu da : Miarritzeko baleta - koreografia-zentroa, Baiona-Kostaldeko eskualdeko kontserbatorioa, Lekuko eszenak eta kultur zentroak …

Dinamika demografiko azkarra

  • nagusiki kostaldean kokatua den biztanleria (biztanleriaren bi herenak) eta batez ere BABan (Baiona-Angelu-Miarritzen), bainan hazkunde demografikoa erdialdean (Lapurdiko barnealdean) handiagoa da
  • 1999az geroztik, hazkunde demografikoa areagotuz doa (urtean +%1,23koa da eta Frantziakoa +%0,65koa),
  • hazkundea batez ere migrazio-saldoaren ondorioa da : biztanle berri gehienak 40 urtetik gorako edo 27-35 urteko aktiboak dira
  • biztanleria aktiboa handituz doa : 109 000 aktibo (2006. bukaeran)
  • biztanleria zahartzen ari da, Frantzia osoan bezala (1999an, %27,4a 60 urtetik gorakoak ziren eta %34a izan behar lukete 2020. urtean)

Tentsio azkarra lurren eta etxebizitzen arloan

  • hiriaren zabalkuntzarekin batera lurraren erabilpena gero eta handiagoa da
  • 2000ko hamarkadaren hasieraz geroztik, lurraren eta etxebizitzen prezioak bikoiztu dira
  • etxebizitza galde handia (batez ere gizarte-laguntza alorrean), botere publikoak mobilizatu diren arren : etxebizitzarako laguntzak (Cabab, Kontseilu orokorra), 2005-2008 Etxebizitzarako larrialdi plana (PUL), eta Lur erabilpenerako herri erakundea (EPFL) 2005ean sortu da.

Ekonomia, dinamikoa eta mota askotakoa

  • lantegien %90, 10 langiletik beherakoak dira
  • laborantza kalitatezkoa da eta sektore honen beherakada ez da bertze lurralde batzuetan bezain nabarmena : 6000 inguru lan-postu eta 5000 etxalde dagozkio
  • industria : 2 sektore nagusi (nekazaritzako elikagaiak eta aeronautika/metalgintza) eta 8000 lan-postu
  • irrisketa-kirolen sailak gora egin du Ipar Euskal herriko eta Landetako kostaldean, 3000 lan-postu sortuz
  • eskulangintza oso dinamikoa da (10 langiletik 1), batez ere eraikuntzan
  • zerbitzuen sektorea gora doa (saltokiak, lantegientzako eta pertsonentzako zerbitzuak)
  • turismo-jardueraren gorakada. Honek, urtean zehar, 34 000 bisitari ekartzen ditu egunero

Goi-mailako irakaskuntza - ikerketa

  • 5000 ikasle inguru (+%40 hamar urtez)
  • 2 Formakuntza eta Ikerkuntza Unitate (UFR) (giza eta gizarte zientziak, zientziak eta teknikak),
  • 2 ingeniari eskola (ISA-BTP, Estia)
  • 3 Unibertsitateko Instituto Teknikako (IUT) departamendu (informatika, kudeaketa, merkataritza),
  • Lantegien kudeaketa institutoa (IAE) 1
  • goi mailako teknikari (STS) hogei bat formakuntza
  • dozena bat ikerketa talde.