• Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

03.05.17 Laneko Osasuna eta Bizi Kalitatea : Ipar Euskal Herriko enpresen erronka !

2015az geroztik, partaide sozialak (nagusien elkarteak eta langileen sindikatuak) biltzen dituen elkarrizketa sozialaren Batzorde bat osatua da Euskal Herriko Garapen Kontseiluan. Lurraldeko Elkarrizketa Sozialak giza eta ekonomia alorretan onurak ekar ditzakela jakitun, Batzordeak enpresetako bizia erraztu ditzaketen tresna berriak esperimentatzen ditu (bereziki txikienetan, giza baliabideen kudeaketarako baliabide gutxien baitituzte).


Aurtengo maiatzaren 3an, hamar enpresatan eraman den « Laneko Osasuna eta Bizi Kalitatea, LOBK » (SQVT) deituriko esperimentazioaren bilana aurkeztuko da. Gure lurralde osoan estreinakoz egiten den lan bat da, eta frantses Lanaren Ministerioak laguntzen duena. Sei hilabetez, aholkulari batzuen laguntzarekin, enpresa eta egitura horiek, langile eta nagusiekin batera, barne diagnostiko oso bat egin ahal izan dute, baita beren esperientziak eta praktika onak trukatu ere, proiektuak iraun duen denbora osoan.


Esperimentazio horren emaitzei esker enpresetako lanaren ikuspegi berri bat zabaltzeko aukera izanen da.

< berri zerrendarat itzuli