• Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

19.04.16 Apirilaren 14ko FOROA : Gizarte zibila Euskal Hirigunearen hitzorduan

Apirilaren 14an, Baionan, Garapen kontseiluak gizarte zibilarekiko Foro bat antolatu du, bitanle, enpresari, elkarte eta beste egitura ezberdinei Euskal elkargo (HELEP) berriaren proiektua heienganatzeko parada emateko.

Bi orenez jarraian, partehartzaileek elkar entzun, trukatu, eztabaidatu, galdezkatu, erronkak, kezkak eta xedeak adierazi ahal izan dute, 4 gai nagusitan oinarrituz : ekonomia eta formakuntza ; lurralde antolaketa, garraioak eta etxebizitza ; pertsonarekiko zerbitzuak, ondarkinak, ura ; hizkuntza eta kultura. Euskal hirigune elkargoaren proiektu eraketan parte hartu duten hautetsiak ere hor ziren, proiektuaren ardatz nagusien aurkezteko, galdera ezberdinei erantzuteko eta bereziki, gizarte zibila entzuteko.

Gaualdi denboran, gizarte zibileko pertsonalitate ezberdinen lekukotasun bideoak aurkeztuak izan dira eztabaida elikatzeko.

< berri zerrendarat itzuli