• Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

02.08.16 Garapen kontseilua eta Eusko ikaskuntza elgarrekin biharko euskal gizartearen asmatzeko !

Uztailaren 20an asteazkenarekin, Iñaki DORRONSORO, Eusko ikaskuntzako lehendakaria eta Caroline PHILLIPS, Garapen kontseiluko lehendakaria Baionan bildu dira, bi erakundeen arteko partaidetza hitzarmen baten izenpentzeko.

Eusko ikaskuntzak gogoeta partehartzaile handi bat bultzatu du EKINEZ deituriko programaren bidez, Euskal gizartearen bilakaeraren inguruan. Programa hori Euskal Herri osoan hedatuko da eta Garapen kontseilua prozesu honen parte izanen da.
Horrez gain, Garapen kontseiluak Eusko ikaskuntzarekin batera “Etorkizuna irudikatu” think tank sortzailea bideratuko du Iparraldean hainbat hitzordu antolatuz. Helburua, Euskal gizartearen irudikatzea hemendik mende erdi batera…
Hitzarmenaren izenpetzearekin, bi egiturek ofizializatzen dute haien elkarlana honen ardatz nagusiak zehaztuz. Lehen hintzordua ere finkatua da : irailaren 23ª Baigorrin, Euskal diasporaren gaia eztabaidatzeko.

< berri zerrendarat itzuli