• Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

16.09.15 Garapen kontseilua Ipar Euskal Herriko herriarteko elkargoaren alde !

Irailaren 10ean, Garapen kontseiluko Zuzendaritza batzordeak deliberamendu bat bozkatu du Ipar Euskal Herriaren neurriko HELEP baten sorreraren alde.

Deliberamendu horrekin Garapen kontseiluak bere kideen eta gizarte zibilaren mobilizatzeko engaiamendua hartzen du, Euskal Herriaren etorkizunerako eztabaida garrantzitsu hortan bere ekarpena ukan dezan.

Horrenbestez, Zuzendaritza batzordeak Garapen kontseiluak segitzen dituen hainbat aztergai aipatu ditu ; Lurralde kontratuaren burutzea besteak beste (ikus power point dokumentua).

Garapen kontseiluaren deliberamendua deskargatu

Zuzendaritza batzordean aztertutako dokumentua deskargatu (powerpoint)

< berri zerrendarat itzuli