• Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

28.10.15 Ipar Euskal Herriko herriarteko elkargo bat : gizarte zibilak hitza hartzen du !

 

Garapen kontseilua Ipar Euskal Herriaren neurriko Herriarteko elkargo baten alde agertu da eta datorren azaroaren 10an, IRITZI bat adostuko du, gizarte zibileko eragileen ekarpen ezberdinetan oinarrituz...

Bitartean, hamarka eragileek haien ekarpenak Garapen kontseiluari helarazten dituzte.

Ekarpen horiek argi uzten dute, bihar, gizarte zibilak nahi dituela Ipar Euskal Herri mailako politika publikoak garatzen ikusi sektore gakoetan : ekonomia, turismoa, garraioak, lurralde antolaketa, ingurumena, kultura, euskara, etab.

Ikusi heien ekarpena helarazi duten lehen eragileak zein diren

 

< berri zerrendarat itzuli