• Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

03.02.16 Ipar EH elkargoa : Garapen kontseiluak bere Iritzia aurkezten du

Azaroaren 12an iragandako prentsaurrekoarenkari, Caroline Phillips Garapen kontseiluko lehendakariak, gizarte zibileko eragile ezberdinekin batera Herriarteko departamenduko eskemari buruzko Iritzi lana aurkeztu du. 

Gizarte zibileko 50 bat eragilek haien ekarpena egin dute Iritzi honen egituratzeko gai ezberdinak tratatuz (ekonomia, formakuntza, lurralde antolaketa, kultura, euskara, ingurumena, etab.). Prefetak eskatutako Iritzi horrek, Herriarteko lankidetzako departamendu batzordearen gogoetak elikatuko ditu.

Bitartean, bildutako ekarpenek argi uzten dute gizarte zibila prest dela Ipar Euskal Herri Elkargoaren desafioarentzat eta hautetsiei deia luzatzen dute, datorren udaberrian haien konfientsa adierazi dezaten bozketan, etorkizunean egiazko eta anbiziozko politika publikoak bultzatuak izan ditezen Iparralde osoan.

 

 

 

< berri zerrendarat itzuli