• Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

11.02.16 Garapen kontseilua Parisen...

Enpresa buru eta Garapen kontseiluko lehendakari den Caroline PHILLIPS, Pariseko Trianon gela ospetsuan zen joan den otsailaren 5ean, Ipar Euskal Herriko hainbat enpresa nagusiekin batera.

Ez ohizko gertakari horrek* elgar mintzatzeko eta partekatzeko aukera paregabea eskaini du ekonomia sektoreko aktoreen eta prentsa nazioanalaren artean besteak beste. Egunean zehar, Emmanuel Macron frantses ekonomia ministroa etorri da euskal nagusien agurtzera. Arratsaldean, Euskal kultur Erakundeak kulturari buruzko hitzaldi bat eman du eta gauean, gertakaria Benito Lertxundiren kontzertuarekin bururatu da.

Caroline Phillips antolatutako mahai inguruaz baliatu da Garapen kontseiluaren jardueren aurkezteko, oroitaraziz 130 kide biltzen dituen gizarte zibilaren parlamentua dela, Iparraldeko bizi ekonomikoa, soziala, kulturala, unibertsitarioa... animatzen duten eragile garrantzitsuenak bilduz.

Garapen kontseilua Euskal Herriko "think tank" bat dela erran genezake, lurraldearen garapanarentzat lehentasunak argiztatzen dituen einean hautetsien jarduerari begira norabideak marraztuz.

Ipar Euskal Herri elkargoaren proiektuaren alde engaiatua, gizarte zibil antolatuak bere iritzia adierazten du Garapen kontseiluaren altzoan, webgune berri baten bitartez : www.gizarte-iparralde.eus/eu

* « Pays Basque, cap sur Paris », AVEC agentziako JF Duprat-ek antolatutako gertakaria da.

< berri zerrendarat itzuli