• Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

23.04.15 Urrats berri bat Garapen kontseiluarentzat !

2015-eko apirilaren 15ean, Garapen kontseiluko Zuzendaritza kontseilua Izarbel teknopoloan (Bidarte) bildu da. Caroline Phillips lehendakariaren inguruan bildutako talde berriak datozen hilabeteetako bide orria aurkeztu du.

Garapen kontseiluak Hautetsien kontseilua lagundu beharko du bi erronka nagusiren inguruan : Ipar EH-ren gobernantza berriaren prestakuntza eta partaide publikoekin (Estatua, Eskualdea eta Departamendua) izenpetu beharreko lurralde kontratua.

Zuzendaritza kontseiluak lurralde mailako elgarrizketa sozialari dedikatutako komisio baten sorrera adostu du (proiektua prentsari aurkeztua izan zitzaion otsailan).

Oraindik aintzina, Garapen kontseiluak,  hainbat proiektu lantzeko nahikeria adierazi du : ondare naturala, gazteria, kultura, etxebizitza...

Bukatzeko, Caroline Phillips-ek azpimarratu du, eraldaketa instituzionalaren testuinguruan, Garapen kontseiluak gogoeta sakon bat bideratu beharko duela bere etorkizunari begira...

Zuzendaritza kontseiluaren konklusioak deskargatu

< berri zerrendarat itzuli