• Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

23.10.14 EH-ko Garapen kontseiluan sartzeko hautagaitzak azaroaren 7a arte idekiak

Hiru urtero, Garapen kontseiluaren osaketa berritzen da. Euskal Herriko sektore desberdinetan protagonistak diren beste aktore batzuen gehitzeko aukera paregabea da.

Garapen kontseilua bere historiaren denboraldi erabakigarrian sartzen da, 20 urteko lanketa eta 3 lurralde kontratu eraman ondoan : desafio berrien garaia etorri da.

Garapen kontseiluan hautagaitza proposatzeko baldintzak :

  • Elkartea ala egitura, lurraldeko sektore berezi baten ordezkari izatea (soziala, ekonomia, ingurumena, kultura…) ;
  • Euskal Herriaren eraketa baldintzatzen duten gaientzat interesa erakustea, proposamen eta azterketa indar bat izanez kontseiluarentzat.
  • Hautagaitza adierazi Garapen kontseiluko egoitzara ala cdpb(at)lurraldea.net helbidera idatziz azaroaren 7a aintzin.

Info gehiago nahi izanez geroz, aurkezpen txostena deskargatu dezakezu.

< berri zerrendarat itzuli