• Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

23.02.15 Garapen kontseiluak lurralde mailako elgarrizketa soziala martxan jarri du !

Otsailaren 18an, Baionan bilduak zirela, Garapen kontseiluak, partaide sozialekin batera, 3 urteko lanketa baten emaitzak aurkeztu ditu, Euskal Herri mailako elgarrizketa sozial tresna berritzaile bat aurkeztuz...

Euskal Herriko garapen kontseiluak 2014ko bukaeran « Lurralde elkarrizketa sozialaren bitartez aldaketa sozioekonomikoak aurre ikusi » deitu iritzi bat onartu du, lurraldeko eragile sozioekonomikoekin hiru urte inguru eraman lan baten ondorioa. Berrikuntza izan da lehen aldikotz giza baliabideen gaia lurralde mailan hartua izan dela eta gogoeta hau partaide sozialek gidatu dutela.

Partaide sozialengana joz, gomendiatu ekintzei begira zuten interesa eta hauen egokitasuna egiaztatu ondoren, Garapen kontseilua haien zerbitzuko jartzen da lurralde elkarrizketa sozial tresna baten sortzen laguntzeko, hau lehen aldikotz gertatuko daitekeelarik Frantzian, lurralde azpiko maila batean! EHGK-k jadanik segurtatu du DIRRECTE-k (Estatua) lagunduko duela eta egitasmo hau proposatu du Euskal Herriko kontratuaren birnegoziaketan (gaur egun Hautetsien kontseilua, Estatua, Eskualdea eta Departamenduaren artean eztabaidatua).

Prentsa txostena deskargatu

2014ko azaroan argitaratutako Iritzia deskargatu (Fr)

Iritziaren sintesia deskargatu (Eus)

Partaide sozial ezberdinen erreakzioak irakurri (Fr)

 

 

< berri zerrendarat itzuli