• Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

03.02.16 Garapen kontseiluak gizarte-iparralde.eus webgunea bultzatzen du !

Garapen kontseiluak webgune partehartzaile bat bultzatzen du gizarte zibilaren hitza biltzeko lurraldearen garapena eragiten duten gai garrantzitsuak aipatuz.

Bere sortzetik, Garapen kontseiluak, lurraldearen etorkizunerako garrantzia duten gaiak lantzen ditu, gizarte zibil antolatua bilduz eta hautetsiei bere ikuspegia jakinaraziz Iritzi eta lanketa ezberdinen bidez.

Webgune berri honekin, Garapen kontseiluak harreman zuzenago bat sortu nahi du gizarte zibilarekin, modu partehartzaileagoan.

Adierazpen espazio hori garatuko eta eraldatuko da, Garapen kontseiluak aztertuko dituen gaien arabera denboran zehar.

Garapen kontseiluaren aurkezpenaz gain, 3 atal nagusi proposatzen ditu webguneak :

  • Proiektuaren ala gaiaren aurkezpena : dena ulertzeko eta gaiaz jabetzeko.
  • Eragileen hitza : gizarte zibilaren hitzen bilduma (erranaldi, ekarpen idatzi ofizialak, bideoak, etab.). Bakoitzak bere iritzia eman dezake !
  • Proposamenak : Garapen kontseiluaren iritzia eta proposamenak aurkezten dituen espazioa

Urteko lehen gai nagusia : Ipar Euskal Herri elkargoa !

Ez duda, bisitatu, partekatu, zurte iritzia eman :

gizarte-iparralde.eus/eu

 

< berri zerrendarat itzuli