• Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

16.11.17 Elgarrekin - Mugitu - Plazara Trofeoak : bozkatu !

Elgarrekin - Mugitu - Plazara Trofeoek, Euskal mendialdean gizarte lotura (bir)sortzen duten tokiko ekimenak baloreztatu eta sustatu nahi dituzte.

Leader programaren iniziatibagatik, Euskal Hirigune Elkargoak Trofeo hauek antolatzen ditu; Herrien Biltzarrak, 64 Departamenduak, Garapen Kontseiluak eta Euskal Monetak lagundurik.

Elkarbizitza laguntzea, gizarte isolamenduaren aurka aritzea, belaunadien arteko harremanak garatzea, biztanleen artean elkartasun berriak piztea, nor bakoitza tokiko bizitzan sar eta ari dadin laguntzea,... hainbat eta hainbat helburu,Trofeo horiek sustatzen dituztenak.

Ekainan eskuratutako 61 ekimenetarik 43 hautatuak izan dira, eta azaroan zehar argiztatuak izanen dira web orrialde honen bitartez.

Epaimahaiak hautatuko dituen 4 proiektuez gain, « Pubilkoaren sariak » sarean bozka gehien lortuko dituen ekimena sariztatuko du. Trofeoen banaketa zeremonia datorren abenduaren 13ean iraganen da Mendiben.

Ekimen horien aniztasunaz gehiago jakiteko, klika itzazu proiektuak aurkezten dituzten azpiko moduluak eta bozka ezazu gehien gustatzen zaizunaren alde !

< berri zerrendarat itzuli