• Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

20.03.18 Agur Jauna

Damu handiz jakinarazten dizuet Jean-Michel Larrasquet, Eusko Ikaskuntzaren lehendakari eta Euskal Herriko Garapen Kontseiluaren bulegoaren idazkaria zena, hil zaigula. 

Jean-Michel Garapen Kontseiluan funtsezko zaigun euskal gogoaren adierazle zuzena genuen: elkarrekin aritzea, eztabaida, nork bere burua talde jakituriaren onerako eskaintzea, energia sortzailea… bai eta bestaren eta elkarbizitzaren zentzua, noski!. 

Urtarrilean ikusi nuen eta, eritasunagatik ere, oren luzez mintza eta eztabaidatu genuen, Garapen Kontseiluan abian jarri nahi dugun "Goi Irakaskuntza" eginkizunaren gainean.  

Haren hutsa gogor gertatuko zaigu, gertatuko zaizue, senideei ere gogor gertatuko zaie haren hutsa, eta hark horrenbeste maite zuen Euskal Herriak ere nabarituko du haren hutsa.  

Agur Jauna.

 

Caroline PHILLIPS, Lehendakaria

< berri zerrendarat itzuli