Garapen kontseiluak 128 kide ditu 3 polotan banatuak :
- Elkarteetako eta gizarteko eragileak : 97 dira eta merkataritza eta ofizio ganbarak, erakunde patronal eta sindikalak, unibertsitatea, irakaskuntzako federazioak, kultur eragileak, inguramenaren babesaz arduratzen diren elkarteak eta pertsona kalifikatuak biltzen ditu.
- Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluak izendatutako 15 hautetsi.
- Administrazioak : 16 kidek ordezkatzen dituzte Estatuko, Lurraldeko, Departamenduko, Aturri Euskal kostaldea hiri elkargoko eta herrietako idazkari nagusiaren zerbitzuak.
Kolegio bakoitzak parte hartzen du Zuzendaritza Kontseiluan bere kideen kopuruaren arabera. Zuzendaritza Kontseiluak 39 kide ditu.
Aipatu behar da Garapen Kontseiluko lehendakaria elkarteetatik eta alor sozio profesionaletik hartua dela.