- Sarrera
- > Hautetsien kontseilua
- > Hautetsien kontseiluaren misioak
Hautetsien kontseiluaren misioak
1995ean sortu zen Hautetsien Kontseilua. Lurraldea egitasmoa eramaten du eta beste proposamenak egiteko gai da erakunde edo instituzioen aintzinean: Kontseilu Nagusia, Lurraldeko Kontseilua, Estatua, Europar Batasuna.
Lehen hamar urteetan, Hautetsien Kontseilua Euskal Herriko antolaketa eta garapen eskeman, honen obratzeari beharrezkoak zitzaizkion kontratuen eta prozeduren lantze, negoziaketa eta animozioan (2000-2006 epeko Ehko Hitzarmen Berezia), Leader II europar programan (1995-99) eta Leader + programan (2002-2008) gehenbiat engaiatu da.
2005az geroztik, Hautetsien Kontseiluak lurralde egitasmoaren eguneratzearen ardura dauka (Euskal Herria 2020 egitasmoa, Garapen Kontseiluarekin batera eramanik) etat egitasmo berri honen gautzatzeari ekiten dio.
Bere misioak
Bere kabuz edo Hautetsien kontseiluaren eskariz aritzen da Garapen Kontseilua, eta honako eginbeharrak izaten ditu :
- Euskal Herriko lurralde egitasmoa baliozkotu eta aitzina eramatea,
- politika publiko guzien koherentzia segurtatzea Euskal Herri mailan
- lurralde egitasmoaren obratzeak behar dituen ahalbideak negoziatu eta kontratu pean ezartzea.