Euskal Herria Lurralde marka

  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

“Lurralde marketin”aren parioa Euskal Herria 2010 proiektuaren ardatz nagusi gisa ezarri da eta Akitania Eskualdeak eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduak diruztatu 2007-2013 Kontratuan datorren operazio baten gaia izan da. 2008 hondarretik goiti, hiru lan fase egin dira, elkarren jarraian, eragile publiko eta pribatu anitzekin eta jardun eremu anitzekoekin.

Horretarako antolamendu juridiko berezi baten zain izan gabe, eragile orok proiektua elkarrekin gidatu nahi ukan dute, sektore anitzekoa baita eta interes publiko eta pribatuak gurutzatzen baitira bertan:

Gaur arte, 300etik gora eragile publiko nahiz pribatu aritu dira, lau urte hauetan egin diren lanetan; lan horiek ez dute, –baliabide eskasengatik eta adostasunen eskasengatik, zenbait adarretan- oraingoz, emaitza jakinik ekarri.

Urraspidearen Kronologia

3. fasea, Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak gidaturik: 2012-2013

“Lurralde marka” jalgiarazteko xedez, parte hartzaile oro -eta bereziki ekonomia adarrak- jarri ditu lanean,  tresna kolektibo eta partekatu batera heltzeko asmoz. Fase horren une nagusia abenduaren 14an antolatu zen eta ia 150 jende bildu zituen. Bilkura horretan, adar bakoitzeko ordezkariak lurralde markaren proiektua ikusteko duen modua eta hortik espero duena azaldu zuen. Gero, markaren funtzionamendua azaldu ondoren, lau komunikazio agentziari eskatu zaie proiektua ulertzeko duten modua eta beren desmartxak azal zitzaten, bai eta markaren sinaduraren zirrimarra zenbait azal zitzaten ere.

2013an, markaren kudeaketarako elkarte bat –markaren sortzean parte hartu nahi duten enpresariak biltzen dituena– sortu da. Hautetsien Kontseiluak eta Garapen Kontseiluak berretsi dute (estatutu aldaketa zenbait eginik) “markaren jabe” izateko asmoa. Baina zenbait adarretan ez baitzen erabateko adostasuna eta diruzko zalantzak baitziren, proiektua “pausan” gelditu zen.

 

 

2. fasea, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak gidaturik: 2012-2012

 

2010eko irailetik 2012ko ekaina bitarte, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak gidaturik eta ikerketa bulego baten laguntzaz, fase honek ehun bat enpresekin lanean sakontzeko aukera eman du, bai eta Sektoreanitzeko Gutuna prestatzeko eta adarrez adar nola joka daitekeen ikusteko. Markaren alderdi juridiko eta diruzkoak aztertzeko aukera ere eman du, bai eta gobernatze moldea zehazteko ere. Azkenik, markaren gida orokorra bururatua izan da, etorkizuneko komunikazio tresnei begira.

Dokumentua deskargatu (fr)

1. fasea, Garapen Kontseiluak gidaturik: 2008-2010

2008ko abendutik 2010eko ekaina bitarteEuskal Herriko Garapen Kontseiluak gidaturik Iritzi batean bildu ;Iritzi hori aho batez onartu zen, 2010eko ekainean eta horren bitartez ziurtatu zen tokiko eragileek Euskal Herriaren irudia kontrolatzeko eta tokiko ehun ekonomikoa indartzeko duten asmoa eta hartu duten engaiamendua.