Gazteria

  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

2009az geroztik, Euskal Herriko garapen Kontseiluak, Ipar Euskal Herriko lurralde Kontratuaren baitan, buru belarri sartu da gazteriaren alorreko lanetan, gure lurraldean gazteekin lanean ari diren eragile ugari mobilizatuz. « Gazteria misioa »ri esker, gazteei eman behar zaizkien erantzunak argiago ditugu, baita erakunde eta profesionalekin eraman genitzakeen ekintzak ere.

2013ko otsailaren 13an, Jean-Baptiste Etcheto, garapen Kontseiluburuak, Lysiann Brao gazteria misioaren kargudunak eta lantaldeko kideen ordezkariek (Pantxoa Bimboire, Claire Cellan, Frédérique Harivongs, Paxkal Indo) " Gazteriak Ipar Euskal Herrian : nolako etorkizuna partekatu ?" iritziaren ondorioak aurkeztu zituzten. Iritzi hau « Gazteria misioa »ren 4 urtetako lanaren fruitua da. Ipar Euskal Herriko gazteriarentzat 5 auzi nagusi identifikatu ditu, eta 14 gomendio egin.

Ipar Euskal Herriko gazteriari buruzko film bat ere egina izan da, egoera eta profil desberdinetako gazteen hitza biltzeko, lurraldearekin duten harremanaz, beren egitasmoez, eguneroko arazoez, igurikatzen eta amesten dutenaz…

29 gazteren lekukotasunak biltzen dituen film hau Baionako Atalante zinema aretoan erakutsi zen estreinakoz 2013ko apirilaren 19an ostiralez.

Film hau elkarte eta kolektibitateen eskura dago, gazteen etorkizunari buruzko auzia lantzen segitzeko.

Gazte arloko misioari buruzko informazio gehiago ukaiteko

Misioaren aurkezpen orokorraren oharra jeitsi ezazue (frantsesezko dokumentua)

 

 

Table ronde des acteurs de la jeunesse du Pays Basque

Ipar Euskal herriko gazteria arloko eragileen mahai-ingurua


        Salon des initiatives jeunes

        Gazte ekimenen topaketak


Inizia’jeun

> Voir les vidéos des interventions / Partehartzaileen bideoak ikusteko

> Télécharger le bilan / Bilduma jeisteko

> Voir la vidéo du salon / Topaketen bideoa ikusteko

> Voir le programme du salon / Topaketen egitaraua ikusteko