Zerbitzu publikoen eta publikoari zuzendutako zerbitzuen eskema

  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

Desmartxa

 

2011 eta 2012 artean, Hautetsien Kontseiluak, Garapen Kontseiluarekin elkarlanean, zerbitzu publikoen eskema prestatu zuen, Bernard Brunet-en zuzendaritzapean zen Sapie bulegoaren laguntzaz.

Zerbitzuen Eskema Euskal Herri Lurralde Kontratuaren 2. ardatzeko 22. programan dator eta Akitania Eskualdearen Kontseiluak eta Europak (Feader) diruztatzen dute.

Eskemaren helburuak

Zerbitzuen eskema erreferentzia esparru bat da, lurralde bateko zerbitzu publikoen eta publikoari emanikoen antolakuntzarako, eta jadanik egiten dena doitzeko asmoa du, zerbitzu horiek beharretara hobeki egoki daitezen, eskura errazago eta hobeak izanez. Erabiltzaileen beharretan eta jadanik baden eskaintzan oinarrituz, zerbitzuen eskemak zerbitzuen eskaintza garatzeko egokien diren bideak zehazten ditu, erabiltzaileen galde berrietara egokituz.

Jokamoldeak

Zerbitzuen eskemaren osaketa elkarren jarraian doazen hiru lan fasetan egituratu da eta printzipio gisa hartu da adostasun ahal bezain zabala bilatzea, bide zenbait baliatuz, hau da, elkarrekin jarriz lanean, hautetsiak, teknikariak, gizarte zibila, erakundeak, zerbitzu emaileak, etab.

Fase bakoitzaren emaitzak gidaritza batzorde batek balidatu ditu; batzordekideak honako hauek ziren: Estatuaren zerbitzuak, Eskualdearenak, Departamenduarenak, herriarteko elkargoenak, Audap-ekoak eta CDPB-CEPB dispositibokoak.