1. Fasea : Zerbitzuen eskaintza eta eskaeraren lurraldearen diagnostikoa -

  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

Iparraldeko zerbitzu publikoen eskemaren lehen fasean sartzen da zerbitzuen eskaintza eta eskaerari buruzko diagnostiko baten egitea.

Hala nola, lan hori eramaiten duen kontsultategiak hiru informazio iturrietan oinarritzea proposatu du : orain arte eginak izan diren estudioen sintesia, buruz buruko elkarrizketak herri elkargoekin eta zerbitzuen arloko eragileekin, « lekuko-talde » deitutako 6 lan-talde antolatzea.

Lan-talde horiek, iparraldeko 6 toki desberdinetan antolatuak izan dira, eta heien helburua,  zerbitzuen eskaintza eta eskaeraren arloan beharrezkoak diren 3 aspektuen inguruan testigantza kualitatiboak biltzea izan da : ohiturak, tokia, sarrera.

Talde bakoitzean 15 - 20 bat jende  bildu dira ; hau da erabiltzaileak edo erabiltzaileen ordezkariak eta egunero erabiltzaileekin lan egiten duten profesionalak (gizarte-laguntzaileak, CAFeko aholkulariak, euskararen teknikariak, erizain liberalak, haur eta gazte zerbitzuen arduradunak, adinekoei zuzendutako Lekuko informazio eta koordinazio zentroak (CLIC), gizarte eta kultura sustatzaileak, ziberguneko sustatzaileak, etab.)

Talde bakoitzak gai nagusi bat landu du – eta kasu batzuetan bertze gai bat ere. Hauek lagunduko du  lurraldeari buruzko gai desberdinei buruzko ausnarketa sakontzen : osasuna, gazteria, informazio eta komunikazio teknologiak, adinekoak, kultura, haurtzaroa.

Talde bakoitzak bi zeharkako gai landu ditu : mugikortasuna eta informazio eta komunikazio teknologiak.

Hala nola, 6 lan-talde antolatuak izan dira, Donapaleun, Baigorrin, Maulen, Uztaritzen, Bastidan, Senperen.