Hiru konferentzia partehartzaile zerbitzu publikoen erronkak elkarrekin ausnartzeko
Lehen fasean herri elkargoekin, zerbitzu operadoreekin eta erabiltzaileekin lan egiten duten profesionalekin abiatua izan den kontzertazio lanari esker, erronka andana bat identifikatuak izan dira. Horiek, zerbituzen eskemari buruzko ausnarketaren mamia osatuko dute.
Galdera horiei erantzun hasiera bat emateko helburuarekin, Sapie kontsultategiak hiru konferentzia parte-hartzaile antolatuz 2. fasea hasi nahi izan du. Hauek, uztailaren 5, 6 eta 7an iragan dira, Maulen, Bastidan eta Irisarrin. Hala nola 70 pertsona baino gehiagok – horien artean hautetsiak, zerbitzu operadoreak, erabiltzaileak - parte hartu duten Sapie kontsultategiak animatutako 3 gaualdi horietan. Bilkura bakoitza modu berean eta metodologi berezi batekin eramana izan da
Gaualdia laburki aurkeztu eta helburuak zein ziren aurkeztu eta gero, partehartzaileak 3 taldetan banatuak izan dira. Hiru taldeei hamabost bat galdera estrategiz osatutako galdeketa berdina proposatua izan zaie. Talde bakoitzak galdera bakoitzari nota bat ezarri behar zion (1etik 4ra), Iparraldeko zerbitzu eskemaren lehentasunak zein diren identifikatzeko moduan. Hala nola, adibidez, zer gaien inguruan eginak izan diren galderak : adineko pertsonak nola artatu, posta bulegoak mantendu, haurrak nola zaindu, IKTen erabilera, etab.
Bi orduko eztabaidaren ondotik, kontsultoreek hiru taldeen erantzunak gurutzatu dituzte eta modu horretan konbergentzia puntuak, lehentasunak eta desadostasunak identifikatu ahal izan dituzte.
Ausnarketa gurutzatu honi esker, Iparraldeko zerbitzu publikoen eskemaren estrategia finkatu ahal izango da. Konferentzia partehartzaile horiek lehen test bat izan dira lan eta ausnarketa metodo baten finkatzeko, eta, etorkizunean, biztanleek eta erabiltzaileek beren beharrak finka ditzazten eta erantzunak ebalua ditzazten da helburua.
Hona hemen 3 konferentzien bilduma (frantsesez).