Buru osasuna

  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

Buru-osasuneko arazoak era adostuan kontuan hartzea

 

Buru-osasuneko sare baten plantan ezartzea, Euskal Herria 2020 lurralde kontratuaren baitako osasun-gizarte tailerran burutu gogoetaren emaitza da. Tailer horrek, lurraldean, buru-osasunaren arloan diren erronka garrantzitsuak agerian ezarri ditu (psikiatria publikorako tokiko baliabideen eskasia, ospitaleen saturaketa egoerari aurre egiteko alternatiba eskasia, etab.). Honi, gizartean prekaritatea garatzen ari dela gehitu behar zaio, eta, ondorioz, geroz eta pertsona gehiagok ezegonkortasun psikikoa garatzen duela.

Euskal Herriko buru-osasuneko sareak ez du egitura berri bat sortzea irudikatzen. Aldiz, egin-molde berri bat bultzatu nahi du, osasun, medikuntza eta gizarte-eragileen arteko lan bateratua sustatzeko asmoa du, guztia, sufrimendu psikikoan diren edota buru-arazoak pairatzen dituzten pertsonak hobe kontuan hartzeko. Euskal Herriko buru-osasuneko sareak ez du pertsonak zuzenki hartzeko gaitasunik, arta edo senda sare batek duen gisan. Sare horren sustatzaile nagusiak Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra eta Euskal Kostaldeko Ospitale Zentroa dira.