Medikuen kopurua Iparralde barnekaldean

  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

Osasun arloko profesionalen mantentze eta finkatze iraunkorra Euskal Herrian

Euskal Herria 2020 lurralde kontratuaren baitan, Euskal Herriko barnealdeko mediku demografiak agertu erronken diagnostikoarekin jarraitzen du Pays egitura administratiboak, bere baitako lurraldeekin elkarlan hertsian.
Mediku orokor batzuk franko adin handikoak baitira, eta, haien ondotik, jarraipena ez denez segurtatua, epe motzean egoera nahiko kezkagarriak iragartzen zituen ikerketa horrek.
Ikerketa horren ondorioz, osasun arloko profesionalen laguntzea erabaki dute hautetsi batzuek, diziplina anitzeko erietxeen plantan ezartzeko. Hau da, bereziki, Atharratze, Larzabale eta Baigorriko herrien kasua. Beren lurraldean, arta eskaintzaren egituratzeko eta iraunkortzeko xede bera dute. Egitura hauen plantan ezartzeari buruzko gogoetan, laguntza metodologiko bat irudikatua izan da. Horren ondorioz, osasun arloko profesionalei eskainitako formakuntza ziklo bat plantan ezartzea erabaki da.

Euskal Herriko barnealdeko mediku demografiaz egin ikerketaren sintesia irakurri