Garraioei lotu kutsaduren eta berotegi efektudun gas isurpenen murriztea lan ardatz nagusia da energia positibodun lurraldearentzat. Jadanik hainbat helburu zehaztu dira, hala nola talde garraioen eta garraio molde eztien garapena.
Lurraldeko eragileen artean ekomugikortasuna sustatzea ere garrantzitsua da, Mugikortasunerako Enpresen Planekin (MEP-PDE) eta Mugikortasunerako Administrazioen Planekin (MAP-PDA). Azkenik, leku batetik bestera ibili beharrak murrizteko tresnei dagokienean, hirugarren lekuei buruzko azterketa eginen da ere, Euskal Herrian halako lekuak sortzeko diren aukerak zehazteko. Lan ardatz hori 2017an abiatuko da.<xml></xml>