Euskal Herriak «Hazkunde Berderako Energia Positibodun Lurralde» labela lortu du eta jende ororentzako kalitatezko tokiko elikaduraren inguruan engaiatua da. Lurraldeko eragileak gai horren inguruan egiten ari diren lanak ekarriko du Euskal Herriak jauzi kualitatiboa egin ahal izatea lurraldeen etorkizunerako ezinbesteko bilakatu den alor horretan.
Gure lurraldean, elikaduraren gaia aspaldi da eragile anitzen egitekoa, haien artean laborariena; hortik etorri da salmenta bide laburrak laster garatu direla, kalitatezko tokiko elikagaiak eskainiz; kolektibitateak ere lotu dira bide horri, beren jantokietan, bai eta kontsumitzaileak ere, taldetan antolatuz (adib. Euskal Herriko Interamap delakoa) bai eta herritarrak ere.
Euskal Herria, lurralde esperimentatzailea
Euskal Herria Akitaniako beste bi lurralderekin batera (Bordele hiria eta Libourneko Hirigune Elkargoa) hautatua izan da, eskualde mailako lan asmo baten barnean, elikadura gobernantzako proiektu baten esperimentazioa egiteko. Garapen iraunkorraren muinean kokatzen da elikadura gobernantza. «Eragile ororen eta eskuhartze maila geografikoen arteko lankidetza multzo berri bat” eskaintzen digu, “ororentzat elikadura jokoan delarik».
Eskualde dinamika
Proiektu hau eskualde mailan gidatzen du Eskualdeko Ingurumenaren, Antolaketaren eta Bizitegien Zuzendaritzak (DREAL), lagun eta sostengatzaile duelarik IUFN delakoa (Hiri Eskualdeentzako Elikatze Sisteme Iraunkorrak Sustatzeko Nazioarteko Plataforma), eta, horiez gain, Akitaniako DRAAF delakoaren (Elikadura, Laborantza eta Oihanen Eskualde Zuzendaritza) eta Eskualdeko Osasun Agentziaren (ARS) sostengua du ere. Lantegi horrek lurralde pilotuak lagundu nahi ditu lurralde mailan plantan ematen, tokiko elikatze sistemaren eragile guztiekin batera eraiki elikadura politika.<xml></xml>