Energia berriztagarriak

  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

Energia berriztagarriaren ekoizpena (hidroelektrizitatea eta, maila apalagoan, biomasa) oso apala da Euskal Herrian. Energia beharren % 1 besterik ez baitu sortzen.

Nagusiki bi lurralde dira engaiatuak, zenbait urtetik hona, energia berriztagarriak ekoizten: Xiberoko Herri Elkargoa eta Garazi-Baigorriko Herri Elkargoa.

Egur bidezko berogailu eta bero sareak sortuz, bi lurralde horiek aitzindariak dira alor horretan. Baionako hiriak ere energia berriztagarria ekoizten hastea erabaki du eta Baionako Goietan bero sare bat garatzea.

Azkenik, laborantza eta oihanzaintza sektoreentzako klima-energia estrategia bat zehazteko 2013 eta 2014 artean egin azterketa baten ondorioz, energia berriztagarriak garatzeko zenbait ekintza seinalatu dira, energiarako egurreko eta metanizazioko proiektuekin. Programa oraindik ez da abiatu.<xml> </xml>

Partaideak / Harremanak

Harremanetarako:

Maite GONZALEZ, misio kargoduna

email : m.gonzalez[a]lurraldea.net

Stéphanie HIRIARTE, misio kargoduna

email : s.hiriarte[a]lurraldea.net

tél : 05.59.25.38.90