Ingurumen heziketa

  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

Lan ardatz honen helburua herritarrak ekologia eta energia trantsizioari buruz sentsibilizatu eta mobilizatzeko programa egitea da.

Euskal Herriko eragileek eramanen duten lanaren osagarri, ADEME agentziak azterketa soziologiko bat eraman nahi ukan du Ekologia eta Energia Trantsizioaren eragileen mobilizatzeko gainditu behar diren oztopoen eta, aldiz, dauden indarren gainean. Azterketa horrek Akitaniako bi lurralde aztertzen ditu: Euskal Herria eta  Girondako Pays du Haut Entre Deux Mers izeneko lurraldearteko sindikatu mistoa. Azterketaren helburua hazkunde berdearen aldeko proiektu (HBAEPL-TEPCV) batean giza zientziak sartzea da: zerk darama lurralde bat mobilizatzera? Lan hori energia eta ekologia trantsizioan engaiatu nahi diren lurraldeei baliatuko zaie, egin esperientzien emaitzak ukanen baitituzte. Lan hori aski berria da nazio mailan.

Lan ardatz horrek bide emanen du ere lurralde osoan “familia erronkak» garatzeko. Xiberoko Herri Elkargoak aitzina hartu eta lehen edizioa antolatu du jadanik.<xml></xml>

Partaideak / Harremanak

Harremanetarako:

Maite GONZALEZ

Misio karguduna / Euskal Herriko Hautetsien Kontseilua

e-helbidea: m.gonzalez[a]lurraldea.net

tel.: 05.59.25.38.90