Hautetsien kontseiluak, Garapen kontseiluarekin elkarlanean, Euskal Herria 2014-2020 lurralde kontratuaren egituratzea bultzatu du. Kontratuaren eraikuntza Herri elkargoekin batera egin da eta honen negoziaketa Estatu, Eskualde eta Departamenduarekin, 2015. urte hasieran eginen da. Kontratu berriaren izenpetzea negoziaketen epe mugikorrak baldintzatzen badu ere, 2015eko udaberri hasieran eginen dela aurrepentsatua da. Azpimarratzekoa da frantses Gobernuak kontratu berriaren izenpetzearen aldeko idatzizko adierazpen argia egin zuela 2013-ko azaroaren 20an igorritako gutun baten bidez.
Orrialde hortan, Kontratu berriari dagozkion informazio eta aintzinamendu ezberdinen segitzeko parada duzu.