Euskal Herria 2007-2013 Lurralde Kontratua

  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

2008ko irailaren 8an, Euskal herri lurralde kontratua izenpetu zuten frantziar estaduko, Akitaniako eta Pirinio-atlantikoetako Kontseilu orokorreko ordezkariek,  François Fillon frantziako Lehen ministroa han izanik.

Lurralde kontratu hau « Euskal herria 2020 » lanen emaitza da. Alabaina, 2005 eta 2007 artean eramana izan den gogoeta estrategikoaren ondotik, gauzatze egitarau bat teknikoki landua izan da Estaduaren, Eskualdearen eta Departamenduaren partetik 2007eta 2008an.

Lan honen helburua hauxe  izan da : zehaztu nork eramanen dituen proiektuak, proiektuen iraupena, finantzaketa iturriak, nork finantzatuko dituen …

Lurralde kontratua negoziaketa horren emaitza da : orotara, 77 ekintza (213 milioi euroko aurrekontua), 2008 eta 2013 artean bideratuak izanen direnak, lurraldearentzako egituratzaile diren gai batzuen inguruan : ekonomia-sareen antolaketa, goi-mailako irakaskuntzaren  eta ikerkuntza-berrikuntzaren garapena, gizarte-elkarrizketa/elkarrizketa soziala eta gizartearekiko erantzunkizuna arloetan bide berrien saiatzea, antolaketa eta mugigarritasun iraunkor estrategia berrien eraikitzea, klima/energia plana, etxebizitzarako larrialdi plana zabaldua, osasunaren erabilerreztasuna eta zeharkako ikuspegi bat eraikitzea osasuna/gizarte alorrean, euskararen aldeko hizkuntza politika, uraren gobernantza, hondakin plana, euskal mendiaren eta kostaldearen garapen iraunkorra, etab.

Lurralde kontratuaren gauzatzea

Gidaritza biltzarrak operazioen urteko programazioaren egitaraua finkatuko du. Honek, Akitania eskualdeko Prefeta, Pirinio-atlantikoetako Prefeta, Eskualde kontseiluko Lehendakaria, Pirinio-atlantikoetako kontseilu orokorreko Lehendakaria eta Euskal herriko garapen kontseiluko Lehendakaria bilduko ditu eta Hautetsien kontseiluko Lehendakariak zuzenduko du. Egitarauaren jarraikiaz eta gauzatzeaz arduratuko da.

Batzorde tematikoen bidez, Lurralde kontratuaren partaideen zerbitzuek ekintzak hurbiletik aztertuko dituzte,  proiektu ekarleekin lankidetzan.

Lurralde kontratuaren gauzatzearen eta ebaluzioaren animazioa Euskal herriko garapen kontseilua / Euskal herriko hautetsien kontseiluko talde teknikoak eramanen du.