Lurralde kontratuaren prestaketa

  • Imprimer la page
  • Augmenter la taille du texte
  • Réduire la taille du texte

Hautetsien kontseiluak, Garapen kontseiluarekin elkarlanean, Euskal Herria 2014-2020 lurralde kontratuaren egituratzea bultzatu du. Kontratuaren eraikuntza Herri elkargoekin batera egin da eta honen negoziaketa Estatu, Eskualde eta Departamenduarekin, 2015. urte hasieran eginen da. Kontratu berriaren izenpetzea negoziaketen epe mugikorrak baldintzatzen badu ere, 2015eko udaberri hasieran eginen dela aurrepentsatua da. Azpimarratzekoa da frantses Gobernuak kontratu berriaren izenpetzearen aldeko idatzizko adierazpen argia egin zuela 2013-ko azaroaren 20an igorritako gutun baten bidez.  


Orrialde hortan, Kontratu berriari dagozkion informazio eta aintzinamendu ezberdinen segitzeko parada duzu.

Actu : Un nouveau Contrat territorial pour le Pays Basque

Le 7 novembre dernier, après plusieurs mois de négociations, les partenaires du Contrat se sont réuni au siège du Conseil départemental pour signer le Contrat territorial Pays Basque 2015-2020.

Ce nouveau Contrat est le troisième du genre et s'inscrit dans la continuité de la Convention spécifique (2000-2006), du Contrat territorial 2007-2013 et plus généralement d'une démarche de développement territorial initiée au début des années 90.

Le Contrat a été signé par Pierre Dartout, Préfet de Région Aquitaine ; Pierre-André Durand, Préfet des Pyrénées-Atlantiques ; Alain Rousset, Président du Conseil régional d'Aquitaine ; Jean-Jacques Lasserre, Président du Conseil départemental des Pyrénées Atlantiques ; Jean-René Etchegaray, Président du Conseil des élus du Pays Basque ; en présence de Caroline Phillips, Présidente du Conseil de développement du Pays Basque , ainsi que des Président(e)s des EPCI du territoire.

Téléchargez le dossier de presse

Téléchargez le Contrat territorial Pays Basque 2015-2020

Urraspidearen kronologia

2015eko otsaila : Azterketaren konklusioak

Hautetsien kontseiluak lurralde kontratu berriaren lehen denboraldirako (2015-2017) proiektu deialdiari begira eramandako proiektuen azterketa fasea bukatua da. Joan den azaroan 10 komite tekniko eta tematikoen lanaren ildotik, Ebaluaketa komisioa bildu da (Hirigune eta Herri elkargoen lehendakariek, Estatuko, Departamenduko, Eskualdeko, Hautetsien kontseiluko eta Garapen kontseiluko ordezkariek osatzen dute), urtarrilaren 30an, azterketa horren konklusioen adosteko, proiektuen hierarkizazio baten bidez. Proiektuak bi taldetan banatuak izan dira :

A kategorian sartuak izan diren proiektuek, Hautetsien kontseiluak ezaugarritutako 6 lehentasunekin argiki bat egiten dute eta Euskal Herriaren garapen eta egituratze prozesuan eragin haundia dutela nabarmendu da, ekarpen gehigarri batekin. Bestalde, 1. denboraldian zehar, horien egingaritasunaren baldintzak bilduak direla kontsideratua izan da.

B kategorian sartuak izan diren proiektuen kasuan aldiz, Hautetsien kontseiluak ezaugarritutako 6 lehentasunekin duten lotura ez da hain adierazgarria izan eta horien eragina Euskal Herriaren garapen eta egituratze prozesuari begira ttipiago bezala ebaluatua izan da ; ber maneraz, horien ekarpen gehigarria konfirmatzekoa dela estimatua izan da.

Horren ondorioz, erabakia izan da A kategorian sailkatutako proiektuak partaide instituzionalei proposatzea (Estatua, Departamendua, Eskualdea), Euskal Herria kontratuan sartzeko. Halaere, zehaztekoa da ez dela momentuko inolako segurtasunik proiektu baten edo bestearen finantzamenduari dagokionez.

Finantzamenduaren gaia, laster hasiko den negoziaketa faseari lotua da ; negoziaketa horrek partaide bakoitzaren esku sartzearen modalitateak argitzea eraginen duelarik.

Deskargatu lehentasunezko ekintzen proposamen dokumentua

2014ko urria - 2015ko urtarrila : Proiektuen azterketa

Proiektuen azterketa hasi da !

2014-2020 Lurralde kontratuaren karietara zabaldu zen proiektu deialdiaren ildotik, Hautetsien kontseiluak partaide ezberdinak (Estatua, Eskualdea, Departamendua, etab.) bildu ditu 195 proposamenen aztertzeko.

Proiektuen ebaluaketarako sortu berri den komisio batek ebaluaketa kriterioak eta egutegia zehaztu ditu. Bertan zeuden : Hautetsien eta Garapen kontseiluko ordezkariak, 10 Herri elkargoetako lehendakariak baita estatuko, eskualdeko eta departamenduko ordezkariak ere.

Azterketa garaia bi fasetan banatuko da :

Batzorde horiek, lan talde tematikoetan banatzen dira eta proiektuak azaroan zehar aurre ebaluatuko dituzte, lurralde estrategiaren 6 ardatz nagusien arabera*. Bertan erakunde ezberdinetako teknikariak bilduko dira.

Lan teknikoak bukatu ondoan, ebaluaketa komisio politikoak bilduko dira proiektuen baieztatzeko ala eztabaidatzeko.

Proiektuak aukeratuta, Estatua, Eskualdea eta Departamenduarekin negoziaketa fasea hasten ahalko da 2015ean zehar izenpetuko den kontratu berriaren mugak marrazteko.

 

*6 ardatzak : lurralde mailako elkartasuna, eusakra eta euskal kultura, gazteria, energia eta ekologia transizioa, ekoizlea eta berritzailea den ekonomia, mugazgaindiko loturak.

2014ko Abuztua-Iraila : 200 proposamen kontratu berriarentzat

Près de 200 propositions du territoire, suite à l’appel à projets !

Le Conseil des élus du Pays Basque avait lancé le 1er août un appel à projets pour élaborer le futur Contrat 2014-2020, ainsi qu’un appel à manifestation d’intérêt pour son volet montagne (futur programme Leader).

80 maîtres d’ouvrages différents (associations, clusters, chambres consulaires, collectivités locales…) ont répondu à l’appel à projets, environ 200 actions différentes !

Se rajoutent, près d’une centaine de propositions sur la montagne basque qui vont nourrir la candidature au programme européen Leader (prévue en décembre 2014).

Une commission animée par le Conseil des élus va être chargée d’évaluer les réponses à l’appel à projets en fonction de leur contribution à la stratégie territoriale définie au printemps dernier. Cette stratégie vise à renforcer 6 axes : la solidarité territoriale, la langue et la culture basques, la jeunesse, la transition écologique et énergétique, une économie productive et innovante, le transfrontalier.

A l’issue de cette hiérarchisation des projets, la négociation s’ouvrira avec les trois partenaires du Contrat (Etat, Région, Département) afin de finaliser le programme d’ici début 2015.

2014ko uztaila : Hautetsien kontseiluko proiektu deialdia

Sur la base de la Contribution du Conseil de développement, le Conseil des élus a adopté une méthode d’élaboration du nouveau Contrat 2014-2020, partagée avec les partenaires du Contrat (Etat, Région, Département), le 18 juillet dernier.

 Un « appel à projets » est ouvert aux acteurs publics et privés pour identifier les projets qui pourront nourrir le Contrat Pays Basque et ce dans un cadre stratégique autour de 6 grandes priorités : solidarité territoriale, langue et culture basques, jeunesse, transition écologique et énergétique, économie productive et innovante transfrontalier.

Cet appel à projets (cf. cahier des charges téléchargeable) porte sur des actions opérationnelles concernant prioritairement les années 2015 et 2016.

Par ailleurs, le Conseil des élus porte la candidature du nouveau programme européen Leader 2014-2020 afin de poursuivre le travail mené sur la montagne basque. Dans cette perspective, le Conseil des élus lance un « appel à manifestation d’intérêt » qui vise à pré-identifier des projets et pistes d’actions.

Téléchargez :

2014ko ekaina

2014ko ekaina

2014-2020 Ipar Euskal Herriko Kontratuaren diseinatzea :  bidean diren lanak

Garapen Kontseiluak gaikako 10 lantalde osatu ditu Hautetsien kontseiluak eskatu lanaren egiteko. Taldeak martxoaren eta apirilean aritu dira lanean. 300 bat lagunek parte hartu dute bilkura hauetan, jendeak egitasmo berri honi dion interesa eta inplikazioa agerian utziz. Lantalde bakoitzak, bere lehen bi bilkuretan 10 gaien inguruko auziak zehaztu ditu eta norabideak finkatu. Hirugarren bilkura sortak ekintzak landu eta aurkeztu ditu.

Talde hauen ordezkariak bigarren aldiz bildu ziren martxoaren 31ean. Bilkura hortan:

  • aurreko bi bilkuren bilana egin dute
  • hirugarren bilkura sortaren nondik norakoak zehaztu dituzte
  • egutegiaren hurrengo urratsak gogoratu dituzte

Garapen Kontseiluak Hautetsien Konteiluari aurkeztu ekarpena maiatzaren 15eko Biltzar Nagusian eztabaidagai izan da eta behin betiko testua maiatzaren 22ko zuzendaritza Batzordean onetsi da.

EHGKren tailerren sintesia

EHGKren tailerren sintesiak jeisteko

 

2014-2020 Ipar Euskal Herriko Kontratuaren diseinatzea : lanen abiatzea

Hautetsien Kontseiluak, 2013ko hondarrean bukatu den aurreko kontratuaren ebaluaketa kontutan hartuz, 2014-2020 eperako kontratu proiektu bat diseinatzea erabaki du Ipar Euskal Herriko hiri eta herri elkargoekin eta Garapen Kontseiluaren parte hartzearekin.

2013ko azaroaren 20ko gutun batean Frantziako Lehen Ministroak hitzarmen berezi baten aldeko adostasuna berretsi zuen. 2007-2013 Kontratuaren ondotik, honako hau Ipar Euskal Herria 2020 lurralde proiektuaren bigarren atala dugu.

Hautetsiak bedatse hontako hauteskundeekin murgilduak izanen zirela jabeturik, hautetsien Kontseiluak garapen Kontseiluari galdegin dio 2014-2020 Ipar Euskal Herriko kontratuaz ekarpen bat egitea. Bere nahia da 2014ko maiatzaren hondarreko, garapen Kontseiluak Ipar Euskal Herriaren hurrengo kontratua elikatu lezaketen analisia, norabideak eta ekintza proposamenak egitea.

Proposamen hauekin, hautetsien Kontseiluak 2014ko ekainetik goiti herri elkargoekin eta garapen Kontseiluarekin, 2014-2020 Kontratuaren ekintza atala prestatzera engaiatzen da eta Estatua, Eskualde eta Departamenduarekin negoziatzera ere.

2014ko martxoaren 3ko prentsa aurrekoan aurkeztu zen txosten osoa ikusteko hemen klik egin